XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Erregearen eta Fede zaintzalen ostikoa: orduz geroztik bere etxean egon beharko du Azpilkuetak, giltzatua balitz bezala.
1567-an,
Lisbon-en zagon orduan Azpilkueta, Portugaleko Erreginaren gortean.
Harat heldu zaio Felipe bi-garrenaren eskutitza, adiaraziz nahi lukela bera ere Erromarat joan zadin Karranzaren alde jartzeko.
Naparroako jakintsu zaharra,
Avignon-en eritu zen haatik; eta 1567-ko urrian sartuko da Elizako hiri nausian, Erroma-n.
1576-an trenkatuko da auzi hori, Karranza hamazazpi urtez preso egon ondoan.
Hautsi-mautsi bat egin zuten azkenenan Aita Sainduak eta Espainiako Erregeaak: Toleda-ko kardinalea ez da kondenatua izanen, bainan Luther-en kutsua duten hamasei erakaspeneri beharko du uko egin.
Hamabortz egunen buruan hilen da, hoben gabe dela goraki erranez.